NOR GARA

EnpresaBIDEA euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezialializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua. 2022ko apirilaren 25ean jaioa, euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, eta ikuspegi kritiko eta eraikitzailea du ardatz. Kontrastatutako ahotsa izateko lanean dihardu egunero, kalitatezko eduki propioak eskainita, eta horren erakusle da 2022ko Rikardo Arregi Komunikazio Saria jaso izana. Gainera, euskararen normalizaziorako pizgarria izatea du helburu lan eta enpresa-ingurunean.

Ekonomia etxekotu

Ekonomia da, etimologiaz, etxeko legea.

Ekonomia dira inflazioa, zerga, burtsak, pentsioak, soldatak, baina baita jasangarritasuna, berrikuntza, berdintasuna, kirola edota kultura ere.

Ekonomia da ekonomialariarentzat eta medikuarentzat. Burtsa analistarentzat eta lehen hezkuntzako irakaslearentzat. Marketin adituarentzat eta banatzailearentzat. Tabernako jabearentzat eta sukaldariarentzat.

Ekonomia da jubilatu berri denarentzat, 45 urterekin beste etxebizitza bat erostekotan dabilen bikotearentzat, lehen soldata irabazi berri duen unibertsitarioarentzat eta amonak emandako pagarekin zer egin erabaki behar duen haurrarentzat. Enpresa da filial ugariko multinazionala, baina baita zure herriko auto tailerra ere. Sozietate anonimoa da, kooperatiba da. Publikoa eta pribatua da.

Enpresaria da enpresa teknologiko handi bateko sortzailea, eta energia kooperatibako kooperatibakidea. Finantza entitate bateko arduraduna eta zaintza esparrua eraldatzeko sistema lantzen ari den ekintzailea.

Hori dena da ekonomia, enpresa, enpresaria. Gure egunerokoa. Eta EnpresaBIDEAren egitekoa da eguneroko hori euskaraz etxekotzea.

EnpresaBIDEAko lantaldea

maite reizabal arregui

Maite Reizabal Arregi

Egunkariko zuzendaria

Karolina Sainz de Bikuña irigoien

Negozio zuzendaria

joanes marquet lopetegi

Kazetaria

Garazi Etxaniz Idarreta

Kazetaria

julen nazabal

julen nazabal aisa

Estrategia digitala eta arlo komertziala

Pilar Kaltzada Gonzalez

Fundatzailea eta bazkidea

niko cuenca 2022

Niko Cuenca Beristain

Egunkariko eduki aholkularia