EnpresaBIDEAko zuzendari nagusia
                        
                    
                                                    
                                    
    
                                                    Komunikazioarekin lotutako zeregin ezberdinetan esperientzia du. Kazetaritzaren esparruan, irratian urte luzez, telebistan eta prentsa idatzian aritutakoa da, eta komunikazioren kudeaketan enpresa ezberdinetan lan egin du.
 Elkar Taldeko komunikazio alorreko eta Martin Ugalde kultur parkeko koordinaketa lanetan aritu da hamar urte baino gehiagoz, esatari eta bikoiztaile jardunarekin batera.
Proiektua sortu zenetik aritu da EnpresaBIDEAn, lehenik kolaboratzaile, eta ondoren langile. Kazetaritza lanak egin zituen hasieran, ondoren arlo komertzialera salto egiteko. Negozio arduradun ere izan da, eta 2025eko udazkenean zuzendari nagusi izendatu dute.