Pribatutasun politika

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna EnpresaBIDEA, S.L. enpresa info+
Helburua

Interesdunen informazio-bidalketa eta eskaera kudeatzea informazio-buletinetan eta intereseko buletinetan info+

Legitimazioa Interesdun bakoitzaren adostasuna
Hartzaileak Taldeko beste enpresak, administrazioak, bidalketetako kolaboratzaileak eta euren plataformak, tratamenduaren arduradunak. info+
Eskubideak Sartzeko, zuzentzeko, kentzeko, eramangarritasuna egiteko eta aurka egiteko eskubideak, baita beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen den bezala. info+
Informazio
osagarria
Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza dagokion atalean kontsulta daiteke. info+

 

www.enpresabidea.eus​​​​​​​ (“Webgunea”) webgunearen jabea EnpresaBIDEA, S.L. sozietatea da (“EnpresaBIDEA”). Honako hauek dira sozietatearen identifikazio datuak:

Helbidea: Miramon pasealekua, Tandem Eraikina-170, 20014 Donostia (Gipuzkoa)​​​​​​​
I.F.Z.: B09692104

Posta elektronikoa: info@enpresabidea.eus

Erregistro datuak: 20221155 eskritura zenbakia izenpetu egin da bi mila eta hogeita biko otsailaren hogeita bian, 3037 liburukian, 48. orrialdean, 1. inskripzioan, EnpresaBIDEA, SL entitatearen SS-44533 orrialdearekin. Berau ADANEZ GARCÍA, GUADALUPE MARÍA INMACULADA notarioak bi mila eta hogeita biko otsailaren batean balioztatu zuen, bi mila eta hogeita biko otsailaren bederatzian aurkeztu zelarik 1/202211.174,0 sarrera-zenbakiarekin, 80. egunkarian, 764. eserlekuan.

Webgunera sarbidea

Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokor hauek Webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen dute, eta haien helburua da EnpresaBIDEAri, bere zerbitzuei eta/edo bere jarduerari buruzko informazioa ematea erabiltzaileari.

Erabiltzaileak Webgunean sartu eta hura erabiltzeko, Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak onartu behar ditu, baita Webgunearen Pribatutasun eta Cookie Politika ere.

Webgunea erabiltzeko, erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar ditu Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak, baita Pribatutasun eta Cookie Politika ere, noiznahi egokitu eta/edo aldatu baitaitezke. Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak ez baditu onartzen, erabiltzaileari eskatzen zaio ez dezala erabili ez Webgunea ez haren edukia.

Webgunearen erabilera eta funzionamendua

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea arduraz erabiltzeko, baita bere zerbitzu eta/edo jarduerei buruzko informazioa ere. Horretarako, erabat errespetatuko ditu bai aplikatu beharreko araudia, bai Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak, eta, hala badagokio, EnpresaBIDEAk Webgunean horretarako ezartzen dituen gainerako baldintzak ere.

Ondorioz, erabiltzaileak hitzematen du ez duela iruzkinik egingo eta/edo edukirik partekatuko, ez norberarenak, ez besteenak, baldin eta: (i) ez-zilegiak, erasotzaileak, pornografikoak, arrazistak eta/edo iraingarriak badira; eta/edo (ii) desegokiak badira EnpresaBIDEAren jarduerari eta zerbitzuei dagokienez.

Era berean, erabiltzaileak agintzen du ez duela inolako ekintzarik egingo Webgunea hondatu, baliogabetu eta/edo gainkargatzeko, edo, beste edozein modutan ere, Webgunearen erabilera eta funtzionamendua eragozteko.

Erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak, Pribatutasun eta Cookie Politika, edo Webgunean jasotako beste edozein baldintza betetzen ez badu, EnpresaBIDEAk bere sarbidea mugatu, eten edo debekatzeko eskubidea duela, EnpresaBIDEAk erabakita edo hirugarrenek eskatuta, eta eskubide hori betetzeko beharrezkoa den edozein neurri tekniko hartuko duela.

EnpresaBIDEAk bere esku dagoen guztia egiten du Webguneak ongi funtziona dezan, akatsak saihestuz edo, hala badagokio, konponduz, eta Webguneko edukiak behar bezala eguneratuz. Hala ere, EnpresaBIDEAk ez du bermatzen Webgunean sartzeko etengabeko prestasunik, ezta edukietan akatsik izango ez denik, eta eduki horiek behar bezala eguneratuko direnik ere.

Erantzukizuna

Bai Webgunean sartzeko, bai Webguneko edozein informazio edo mekanismo erabiltzeko, erabiltzaileak izango du erabateko erantzukizuna.

Erabiltzaileek edo kolaboratzaileek Webguneko edozein ataletan egindako iruzkinak beren erantzukizuna izango dira soilik.

EnpresaBIDEAk ez du bere gain hartuko, zuzenean edo zeharka, Webgunean dagoen informazioa eskuratzearen edo erabiltzearen ondorioz sor daitekeen edozein kalteren erantzukizuna, eta, bereziki, EnpresaBIDEAren parte ez diren hirugarrenei buruzko informazioarena, eta mugatu gabe, sistema informatikoetan edo birus eta/edo eraso informatikoak sartzearen ondorioz gertatutakoena. Halaber, ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek izan ditzaketen kalteen gainean, ez Webgunearen erabilera desegokiagatik, ez Interneten eta/edo komunikazioen eten edo arazoengatik.

Horrez gain, EnpresaBIDEAk ez du bere gain hartuko Webgunearen sarbidearen eta erabileraren ondorioz erabiltzailearen softwarean eta/edo hardwarean sor daitezkeen kalteak.

Erabiltzailea izango da EnpresaBIDEAk jasan ditzakeen mota guztietako kalte eta galeren erantzule, baldin eta ez baditu betetzen Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak, Webgunean aurreikusitako gainerako baldintzak eta/edo unean-unean aplikatzekoa den legedian ezartzen zaizkion betebeharrak.

Esteken inguruko politika

a) Webgunera bildatzen duten estekak

Webgunera bidaltzen duen esteka bat web orriren batean ("Web orri lotzailea") sartzeko asmoa duten hirugarrenek indarrean dagoen legedia bete beharko dute, eta ezingo dute, inola ere, eduki propiorik edo hirugarrenenak ostatatu, baldin eta: (i) legez kontrakoak, kaltegarriak, indarkeriazkoak, arrazistak, iraingarriak eta abar badira; eta/edo (ii) ez badira egokiak EnpresaBIDEAren jarduerari eta zerbitzuei dagokienez.

Hirugarrenek estekak partekatzeak ez du esan nahi, inola ere, EnpresaBIDEAk Web orri lotzaileko edukia eta/edo zerbitzuak babestu, sustatu, bermatu, gainbegiratu eta/edo gomendatzen dituenik, ezta edukiaren erantzule denik ere.

Arestian aipatutako punturen bat betetzen ez bada, Web orri lotzaileak berehala kendu beharko du Webgunera bidaltzen duen esteka.

b) Estekak beste web orrietara

Webgunean hainbat esteka sar daitezke, erabiltzaileak beste web orri batzuetan sartzeko aukera izan dezan ("Lotutako web orriak").

Lotutako web orri izateak ez du esan nahi, inola ere, EnpresaBIDEA web horri horretan jasotako adierazpen, eduki eta/edo zerbitzuekin ados dagoenik edo identifikatzen denik, ezta horiek gomendatu edo sustatzen dituenik ere. Ondorioz, EnpresaBIDEA ez da Lotutako web orrien edukiaren eta bestelako baldintzen erantzule egiten, eta erabiltzaileak bakarrik du haiek egiaztatu eta onartzeko ardura, sartzen eta erabiltzen dituen bakoitzean.

Jabetza industriala eta intelektuala

EnpresaBIDEA edo hari lotutako lizentziadunen jabetzakoak dira diseinuen, datu-baseen eta azpiko ordenagailu-programen (iturburu-kodeak barne) gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak, baita Webgunea osatzen duten elementu guztiak (testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak, soinu-grabazioak, kolore-konbinazioak, etab.) ["Edukiak"], egitura, hautaketa eta ordena ere. Era berean, Webgunean sartutako zeinu bereizgarriak (marka eta izen komertzialak) ere EnpresaBIDEA edo hari lotutako lizentziadunen jabetzakoak dira.

Erabiltzaileak Webgunea erabiltzeak ez du esan nahi Webgunearen eta Edukien gaineko jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubiderik duenik.

Erabiltzaileak berariaz debekatuta dauka EnpresaBIDEAren Webgunea, Edukia eta/edo zeinu bereizgarriak kopiatzea, eraldatzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eskuragarri jartzea eta/edo beste edozein hedapen-modu erabiltzea, baldin eta ez badaude berariaz baimenduta.

Edukiak baimenik gabe erabiltzeak eta EnpresaBIDEAren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalteak eragiteak ekar dezakete legez dagozkien ekintzak gauzatzea, baita, bidezkoa bada, horien ondoriozko erantzukizunak ere.

Pribatutasuna eta datuen babesa​​​​​​​

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua betez, berau pertsona fisikoen babesari buruzkoa datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, erabiltzaileei eta interesdunei honako hau jakinarazi nahi zaie, arautegi honetako III. kapituluko 2. sekzioko artikuluaren arabera (DBEO):

Helburua. EnpresaBIDEAn, interesdunek emandako informazioa bi helbururekin tratatzen da: beraiek eskatutako informazioaren bidalketa kudeatzeko, eta agindutako zerbitzuak eskaintzeko. Bestela esanda, informazioa erabiltzen da erabiltzaileak eskatu eta kontratatu nahi dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, zabaldu eta hobetzeko. Zerbitzu horiek webgune honetatik eskura daitezke.

EnpresaBIDEAn ez da profil komertzialik egingo eskatutako informazioarekin. Beraz, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio ez dela erabaki automatizaturik hartuko.

Datuak gordetzea. EnpresaBIDEA eta interesdunen arteko harremanak dirauen bitartean gordeko dira emandako datu pertsonalak.

Legitimazioa. Datuak tratatzeko legezko oinarria da interesdunak eskatutako informazioa kudeatu eta erantzutea, baita bezeroak edo interesdunak kontratatutako eta eskatutako zerbitzuak ematea ere.

Bezero eta interesdunek emandako baimenean oinarritzen dira EnpresaBIDEAk partekatutako informazioa, eta interesdunei eta bezeroei eskainitako zerbitzuak.

Hartzaileak. Erabiltzaileen datuak soilik jakinaraziko dira beraiek aldez aurretik informazioa berariaz jaso eta zerbitzua onartu badute. Beharrezko kasuetan bakarrik, datuok jakinaraziko zaizkie taldeko enpresei eta laguntzaileei, tratamenduaren arduradunari eta komunikaziorako informazioa behar duten bestelako erakundeei ere, betiere arestian aipatutako zerbitzua emateko edo informazio-eskaerari erantzuteko bada.

Erabiltzaileak kontuan izan behar du datu batzuk lagatzea beharrezkoa dela eskatutako zerbitzua eman eta agindutakoa eskaini ahal izateko.

Jatorria. EnpresaBIDEAn aztertzen diren datu pertsonalak interesdunek eta erabiltzaileek emandako eskabideetatik eta/edo inprimakietatik datoz.

Honako hauek dira tratatzen diren datuen kategoriak:

- Identifikazio-datuak

- Posta helbideak edo helbide elektronikoak

- Interesdunak emandako informazio gehigarria

- Abisuetarako emandako telefono-zenbakia

- Ez dira bereziki babestutako datuak tratatuko

Datuen tratamendua eta eskubideak. Erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datuak fitxategi batean sartuko direla, indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babeserako Araudiak ezarritakoaren arabera, eta, zehazki, Datuen Babeserako Erreglamendu Orokorra (DBEO) betez. Fitxategi horren ardura izango du EnpresaBIDEAk, haren helbidea izanik Miramon pasealekua, Tandem Eraikina-170, 20014 Donostia (Gipuzkoa), eta datuekin erabiltzailearen eskaerak erantzun eta kudeatu, informazioa eman eta jarraipena egin ahal izango du.

Indarrean dagoen araudia betez, EnpresaBIDEAk aditzera eman nahi du datuak LEGEZ EZARRITAKO EPEAN gordeko direla.

EnpresaBIDEAk jakinarazi nahi die interesatuei eta erabiltzaileei datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legedia betetzen ari dela; izan ere, beharrezkotzat jotzen du neurri teknikoak eta antolaketa neurriak hartzea erabiltzaileen pribatutasuna dela eta, baita zerbitzu honen bidez eman daitezkeen datu pertsonalen sekretu eta segurtasunagatik ere. Neurri horien bitartez, saihestu nahi da azaldutako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimendu gabeko sarbideak izatea eta emandako datu pertsonalen lapurreta, kontuan izanda teknologiaren egoera zein den, datuen jatorria, eta aipatutako arriskuak.

EnpresaBIDEAk adierazi nahi die erabiltzaileei beraien datuak modu zilegian, zintzoan, gardenean, egokian, mugatuan, zehatzean eta eguneratuan tratatuko dituela. Horregatik, EnpresaBIDEAk konpromisoa hartzen du datuen tratamendu konfidentziala egin eta zentzuzko neurri guztiak hartzeko. Aipatutako datuak zehatzak ez direnean, horiek ezabatu edo besterik gabe zuzendu egingo dira.

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiak jasotakoa oinarri hartuta, erabiltzaileak bere eskubide guztiak baliatu ahalko ditu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko. Horretarako, gorago aipatutako posta-helbidera jo beharko du, edo, bestela, info@enpresabidea.eus helbide elektronikora.

Hala badagokio, erabiltzaileak aukera du EnpresaBIDEAren Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko. Horretarako, info@enpresabidea.eus helbidera idatzi behar du, gaian DPO adierazita.

Kontrol-agintaritza eskudunarengana zuzendu ahal izango da, egokitzat jotzen duen erreklamazioa aurkezteko.

EnpresaBIDEAk ez dizkie hirugarrenei lagako edo jakinaraziko jasotako datuak, interesdunaren berariazko baimenik gabe, salbu eta jakinarazpena beharrezkoa bada hartzaileak eskatutako zerbitzua emateko, eta legez aurreikusitako kasuetan.

 

Deuzestatzea

Sartzeko eta Erabiltzeko Baldintza Orokorren edozein klausula baliogabetzat edo ez-eraginkortzat jotzen bada, izan osorik edo zati batean, baliogabetasunak edo eraginkortasunik ezak xedapen horri edo baliogabetzat edo ez-eraginkortzat jotzen den zatiari baino ez dio eragingo. Gainerako klausulak indarrean izango dira, eta salbuespeneko xedapena jaso ez dela ulertuko da. Kasu horietan, Sartzeko eta Erabiltzeko Baldintza Orokorrek ez dute baliorik izango soilik xedapen baliogabeari edo ez-eraginkorrari dagokionez; bestela esanda, beste alderdi edo xedapen bat ere ez da deuzestatuko, baliogabetuko, kaltetuko edo eraginik gabe geratuko, salbu eta funtsezkoa bada eta Sartzeko eta Erabiltzeko Baldintza Orokorrei modu integralean eragin behar badie.


Aplikaturiko legedia
Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak Espainiako legediaren arabera arautu eta interpretatuko dira.

Eguneratze data: 2018ko maiatza