Bread Free eta Hemotic start-upek jaso dituzte Euroeskualdeko bio-osasun sariak

Hego Euskal Herriko eta Akitania Berria eskualdeko proiektu berritzaileen lana aitortzea da sariketaren helburua. Atzo egin zen sari banaketa Iruñean, eta proiektu irabazle bakoitzak 3.000 jasoko ditu

Atzoko sari banaketa Iruñean | Argazkia: Europa Press Atzoko sari banaketa Iruñean | Argazkia: Europa Press

Bread Free eta Hemotic enpresa nafarrek 2023ko Euroeskualdeko Bio-Osasun saria irabazi zuten atzo. Bio-osasungintza sektorean proiektu berritzaileenak aitortzea du xede sariketak, eta Hego Euskal Herria eta Akitania Berria eskualdeko proiektuak hartzen ditu kontuan.

Biofarma eta Osasun Teknologiak izeneko bi kategoriatan banatu dira sariak aurtengo edizioan, eta atzo eman ziren Iruñean egindako Bio-Osasun Akitania Berria Euskadi Nafarroa 8. Topaketa (8RNAEN) izeneko jardunaldian.

Bread Free Tuterako start-up da, eta glutenik gabeko irina ekoizteko bioteknologia eta adimen artifiziala garatzeaz arduratzen dira. Biofarma saria eskuratu dute eta 3.000 euro jasoko ditu proiektuak. Hemoticek ere beste 3.000 euro jasoko ditu Osasun Teknologiak saria erdiestegatik. Erriberriko enpresak algoritmo matematikoetan oinarrituta soluzioa berritzaileak eskaintzen dizkie odol bankuei.

Ana Ollok Nafarroako Gobernuko Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak itxi zuen atzoko topaketa. Bere esanetan, “aurrerapauso handiak” ematen ari dira osasuna eta ongizatea sustatzeko konpromisoan, eta euroeskualdeak "espazioa eskaintzen du" aldaketa klimatikoa, jasangarritasuna edota bio-osasun sektoreko erronkei elkarren artean aurre egiteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK