Bruselak 1.840 milioiko isuna ezarri dio Appleri

Europako Batzordearen arabera, iOSen erabiltzaileek prezio "askoz altuagoak" ordaindu dituzte praktika honen ondorioz. Sportifyek jarritako salaketa batengatik abiatu zuten ikerketa

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Europako Batzordeak 1.840 milioi euroko isuna jarri dio Appleri, App Store izeneko online dendan musika banatzeko zerbitzuetarako sarbidea murrizteagatik. 2020an Sportifyen salaketa batengatik ikerketa bat ireki zuten, eta Bruselak ondorioztatu du Applek behin eta berriz debekatu duela zenbait musika-zerbitzu sartzea, eta ez diela informatu iOS sistema eragilea erabiltzen duten erabiltzaileei zerbitzu alternatiboen existentziari buruz.

Europako Batzordearen arabera, Applen estrategia honen ondorioz, iOSen erabiltzaile askok "prezio nabarmen altuagoak" ordaindu dituzte. Atzo iragarri zuen isuna erakundeak, eta Appleri ezartzen dion lehena da.

Merkatuan duen posizioaz abusatzeagatik tekonologia konpainiari ezarritako zigorrik altuena da. Hala ere, Europako erakundeak jada behartu zuen Apple 14.300 milioi euro itzultzera Irlandan, ordaindu gabeko zergengatik, baina kasu hori EBko auzitegietan dago oraindik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK