Debagoiena da EAEko eskualde berritzaileena

EAEko enpresa berritzaileen batez bestekoa %35koa da; batezbestekoaren gainetik dauden eskualde gehienak gipuzkoarrak dira

10 langileko edo gehiagoko enpresen ehunekoa %35,4koa izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan | Argazkia: Garaia 10 langileko edo gehiagoko enpresen ehunekoa %35,4koa izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan | Argazkia: Garaia

Eustatek argitara eman dituen datuen arabera, 2022an, 10 langileko edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa %35,4koa izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Azpimarratzekoa da Debagoieneko (Gipuzkoa) eskualdean daudela gehien, (%42,1), eta aztertutako bost urteetan lehen postuan jarraitzen du. Jarraian Bizkaiko Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeo eskualdeak (%36) datoz.

Gainontzean, EAEko batez bestekoaren gainetik dauden eskualdeak honako hauek dira: Debabarrena (enpresen %39,7 berritzaileak dira), Goierri (%38,9), Urola Kosta (%36,9), Tolosaldea (%36,7), Donostialdea (%w36,2), Bilbo Handia (%35,3) eta Mungia (%35,3).

Lurralde bakoitzean enpresa berritzaile gutxien dituzten eskualdeei dagokienez, Arabako Errioxa (% 29,5), Bizkaiko Enkarterri (% 32,0) eta Gipuzkoako Bidaso Beherea (% 34,6) daude.

Berrikuntzara lotutako gastu handienak dituzten enpresak, aldiz, hiriburuetan daude. Hala, Araban eta Bizkaian, hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeak (Arabako lautada eta Bilbo handia) lurraldeko gastuaren %90,8 eta %85,2 suposatzen dute; Gipuzkoan, berriz, proportzio hori txikiagoa da, Donostialdeako berrikuntzako gastu osoa %49,9 baita.
 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK