“Erreferentziazko polo teknologikoa" bihurtu nahi du EAEk osasun sektorean

Azken bi egunetan sektoreko topaketa egin dute Barakaldon. Enpresak, start-up nahiz zentro teknologikoak, eragileak eta hainbat aditu izan dira I+G+Bren inguruko erronka berriak aztertzen

Topaketa antolatu duten erakundeen ordezkariak | Argazkia: VK Comunicacion Topaketa antolatu duten erakundeen ordezkariak | Argazkia: VK Comunicacion

Bio-osasun sektorearen topaketa egin da asteazkenean eta ostegunean Barakaldon. “Euskadi erreferentziazko polo teknologiko gisa finkatzea” zuen helburu, eta hainbat aditu eta eragile elkartu ditu bi egunetan. Hala, “Matchmaking Innovación en Salud: Smart Medical Devices and Robotics” izeneko foroa antolatu dute Fenin Osasun Teknologiako Berrikuntzaren Espainiako Plataformak, Tecnaliak, Basque Health Clusterrek eta Ikerketa Kirurgikoen Espainiako Elkarteak (SEIQ).

Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estíbaliz Hernáezek eta Osasuneko sailburuorde José Luis Quintasek hartu dute parte topaketan, eta Hernaezek nabarmendu duenez, “sektore biosanitarioa indartsua da I+G+B arloan, ezagutzan eta kapitalean, eta merezi du administrazioak etengabe babestea”. Osasun sailburuordeak, bestalde, “sisteman osasun teknologia ezin hobeto txertatzeaz gain, ikerketa eta berrikuntza propioak bultzatu behar dira zientzia-teknologia-enpresa ekosistemarekin lankidetzan”, adierazi du.

Bi eguneko jardunaldian izan dira ere Margarita Alfonsel Fenineko idazkari nagusia, Elena Schaeidt Tecnaliako Garapen Korporatiboko zuzendaria eta Asier Albizu  eta Julio Myol Basque Health Clusterreko SEIQeko presidenteak.

Halaber, topaketan sektoreko hainbat start-upek hartu dute parte, eta enpresei eta zentro teknologikoei euren produktu eta zerbitzu teknologiako erakusteko parada izan dute. Era berean, sektoreko eragile ugari bildu direlarik, bio-osasunean I+G+Bren erronkak, premiak eta aukerak aztertu ahal izan dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK