Etorkizuneko lanpostuen inguruko ikerketa egin du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

Debagoieneko Mankomunitatearekin batera egin dute azterketa. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (ZTIM) arloak biltzen dituen lanpostuak beharko direla azaldu dute

Argazkia: VK Comunicacion Argazkia: VK Comunicacion

Etorkizunean enpresetan sortuko diren lanpostuen inguruko ikerketa egin dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Debagoieneko Mankomunitateak eskualdeko beste 23 enpresen laguntzarkin. Zehazki, ZTIM lanpostuak izan dituzte aztergai. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloak batzen dituen lanpostuak dira hauek, eta etorkizuneko merkatuak ezaugarriok dituzten lanpostuak beharko dituztela ondorioztatu dute.

Egun, aurrerapen zientifiko, teknologiko eta digitalaren abiadura azkarra dela eta, profil horiek betetzeko dituzten profesionalen premia omen dago. Halere, inkestaren arabera, merkatuak profil profesional hauek behar baditu ere, geroz eta ikasle gutxiagok burutzen dituzte ZTIM ikasketak.

“Etorkizuneko ZTIM lanpostuak: Debagoieneko enpresen gaitasun eta prestakuntza beharren analisia” izena du ikerketak,  eta etorkizunean egon daitezken formakuntza gabeziak identifikatzeko, sortuko dire lanbide berriak ezagutzeko eta gazteak ZTIM arlora bideratzeko estrategiak planteatzeko balioko duela azaldu dute egileek.

Azterketan Debagoienako 23 enpresek hartu dute parte, eta denera 5.000 lanpostu betetzen dituzte eskualdean. Enpresa parte-hartzaileen % 78k adierazi du zailtasunak dituela kontratazio berrien aurrean, behar dituzten profilak aurkitzeko. Era berean, parte hartu duten enpresen %30k mekanikari buruzko prestakuntza behar dutela esan dute, eta % 25ek elektronika, % 18k mekatronika, % 15k mekanizazioa eta % 13k informatika arloko profesiolak behar dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK