Fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren kongresua egingo da Donostian

Urriaren 25etik 27ra bitartean egingo da ekitaldiaren XXIII. edizioa. Makinen segurtasunari buruzko kongresu bat ere egingo da aurten

Argazkia: AFM Cluster Argazkia: AFM Cluster

Fabrikazio aurreratuaren eta makina-erreminten XXIII. Kongresu Nazionala egingo da Donostian urriaren 26etik 27ra bitartean. Zehazki, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da. 2019ko azken edizioan, 460 parte hartzaile izan zituen topaketak, eta 100 hitzaldi baino gehiago aurkeztu ziren.

Aurten berritasun batekin dator kongresua, izan ere, fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren kongresuaz gain, makinen segurtasunari buruzko kongresu bat ere egingo da. Mahai inguruak, eztabaidak, hainbat aurkezpen eta B2B topaketak antolatu dira parte hartzaileen artean. Denera, ehun hitzaldi baino gehiago egingo dira antolatzaileen arabera, eta programa hirukoitza eskainiko da: dibulgaziokoa, zientifikoa eta segurtasunekoa.

Bestea beste, Microsoft, Telefónica, Cipherbit, Siemens, IBM, Renishaw, Aernnova, Gestamp, Petronor, Renfe, Fagor Automation, Tecnalia, Danobatgroup eta Airbus enpresak izango dira bertan.

Urriaren 25ean Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du topaketa, eta Iñaki Gabilondo kazetariak eta Pedro Miguel Etxenike zientzialariak ere parte hartuko dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK