Haurren kontrako sexu-abusuen aurrean, indarrak batu dituzte PuntuEUS eta Internet Watch fundazioek

PuntuEus-ek haurren aurkako sexu-abusurako materiala antzeman, eten, ezabatu eta prebenitu ahal izango du Interneten

Argazkia: PuntuEUS Argazkia: PuntuEUS

PuntuEus-ek eta Internet Watch Foundation (IWF) haurren kontrako online sexu-abusuen materialaren detekzio eta prebentzioan lan egiten duen erakundeak indarrak batu dituzte Interneteko haurren kontrako sexu-abusuei aurre egiteko. Sinatutako hitzarmen estrategikoari esker, Interneten haurren sexu-abusua prebenitzeko "teknologia berritzailea" diseinatu dutela argitu dute kaleratu duten oharrean. 

Internet Watch Foundation-ek 2023an bildutako datuen arabera, haurren sexu-abusua arazo larria da Interneten, eta hazten ari da mundu mailan. Iaz IWFek haurren sexu-abusudun 275.655 webgune orri identifikatu zituen, hau da, 2022an baino % 8 gehiago. PuntuEus-ek, kudeatzen duen .EUSeko zibersegurtasun sistemak phishing eta malware bezalako mehatxu zibernetikoak identifikatzeko eta prebenitzeko funtzioa bazuen ere, orain, "babes gehigarria" eskainiko duela iragarri du fundazioak.

Honela, PuntuEus fundazioak Interneten haurren sexu-abusurako materiala antzeman, eten, ezabatu eta prebenitu ahal izango duela azaldu dute. Josu Waliño zuzendariak positiboki baloratu du lankidetza hitzarmena: "Internet Watch Foundationekin abiatutako aliantza honi esker, pertsonak, eta batez ere zaurgarrienak, Interneten edozein esplotazio edo erasotatik babesteko gure gaitasuna areagotu da eta tresna egokienekin lan egiten hasi gara".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK