HispaRobeko robotika mediko eta asistentzialeko lantaldea gidatzen ari da Tekniker

Ohar bidez, zentro teknologikoak taldearen zeregina pertsonen bizi kalitatea eta osasun arloko profesionalen eta zaintzaileen lan-baldintzak hobetzea dela argitu du

Argazkia: Tekniker Argazkia: Tekniker

Tekniker euskal zentro teknologikoak HispaRob Espainiako plataformaren robotika mediko eta asistentzialeko I+Gn aritzen den taldea koordinatzen du, eta ikerketa Europak gehien eskatzen dituen soluzio teknologiko berrietara bideratzen du, hala nola diagnostikora, errehabilitaziora, esku-hartzera eta pazienteen eta zaintzaileen asistentziara.

Ohar baten bidez, egoitza Eibarren duen zentro teknologikoak, 2023tik HispaRobeko robotika mediko eta asistentzialeko lantaldea koordinatzen duela argitu du, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bultzatutako plataforma.

Plataformaren helburua "Espainia sektore soziosanitarioan teknologia horien garapenean lider izatea da, teknologia robotikoak aukera berriak zabaltzen ari baitira hainbat sektoretan, osasungintzan barne".

Halaber, HispaRob taldearen zeregina pertsonen bizi kalitatea eta osasun arloko profesionalen eta zaintzaileen lan-baldintzak hobetzea da, pertsonarengan oinarritutako teknologia robotikoen bidez. Horretarako, ekosistema honek unibertsitateek, zentroek, enpresek eta ekosistema soziosanitarioko beste eragile batzuek robotikari, errehabilitazio eta gizarte zientziei, zahartzeari, asistentziari eta lineako osasunari buruz duten ezagutza bateratzen du, Espainiako ehunari "diziplina arteko I+G ingurune bakarra eta Europa mailakoa emateko".

Helburu horietatik abiatuta Teknikerreko sistema autonomo adimendunen zuzendariak, Eneko Ugaldek, euskal zentrotik koordinatzen duten talde multidisplinarrak taldeko kideen artean sinergiak eta lankidetzak sortzen lagun dezakeela uste du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK