I+G+b proiektuetara bideratu dira EAEko laguntza publikoen %52

Lehiaren Euskal Agintzaritzaren txostenaren arabera, 261,33 milioi euroko laguntza publikoak eman ziren 2022an

EAEn eskatutako dirulaguntza gehienek ikerkuntza eta garapena dute helburu | Argazkia: iStock EAEn eskatutako dirulaguntza gehienek ikerkuntza eta garapena dute helburu | Argazkia: iStock

EAEn emandako laguntza publikoen zenbateko osoa 261,33 milioi eurokoa izan zen 2022an. Hala ondorioztatu du Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) egin berri duen txostenak. BPGaren % 0,31 da kopuru hori, eta ehunekoa handitzen joan da 2015etik. Zehazki, BPGren % 0,27 izan zen 2020an, eta BPGren % 0,23 2021ean.

Hirugarren urtez jarraian argitaratu du txostena LEAk. Nabarmentzekoa da I+G+bra bideratutako laguntzen ehuneko handia (% 52). Ondoren, enplegura bideratutakoak (% 32,4) eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak (% 13,7) datoz. Era berean, kultura eta ondarea babesteko laguntzak %1,8 izan dira eta ingurumena eta energia eraginkortasunaren arlokoak %0,12.

Txostenaren arabera, dirulaguntzen “erabilera masiboa” egiten da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, laguntza tresna gisa, %96,46k erabili dute 2022an. 2025ean, aldiz, %76,99k erabili zuten. Beste laguntza metodo batzuk (maileguak, abantaila fiskalak…) %1,4k erabiltzen dute soilik.

Halaber, LEAk azaldu duenez, EAEn eskatutako laguntza gehienek (%86) I+G+b dute helburu, Espainian eskualde garapena dute helburu (%63) eta Europako Batasunean laguntza gehienak (%55) ingurumenaren eta energia-eraginkortasunaren helburuak betetzera bideratzen dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK