Identitate digitalaren zibersegurtasuna bermatzeko plataforma garatu dute LKS Nextek eta Ikerlanek

Kode irekian izango da, eta gailuen diseinutik beretik haien deskonexiora bitarteko zerbitzua eskaini nahi du

Argazkia: Ikerlan Argazkia: Ikerlan

Egun 26 000 milioi IoT gailu inguru daude, eta 2025erako 75 000 milioi inguru aurreikusten dira. Konektatuta dagoen gailu orok du identitate digital bat, aldiro-aldiro berritu behar dena haren funtzionamendua bermatu eta zibererasoak ekiditeko. Adituek norbere NANarekin erkatzen dute.

Hori dela eta, LKS Nextek eta Ikerlanek bat egin dute identitate digitalaren kudeaketan lagunduko duen plataforma garatu asmoz, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko. Lamassu IoT izena du plataformak, eta kode irekian egingo dute. Azpiegitura handiegiak ez dituzten enpresa txiki eta ertainek ere inplantatzeko modukoa izango dela diote Ikerlanek eta LKS Nextek, eta dagoeneko zenbait sektoretan probatu dela adierazi dute, tartean ostalaritza eta industrian.

Tresnak ahalbidetzen du IoTren hedapenen kontrol guztia izatea: identifikazioa, eragiketak baimentzea eta komunikazio zifratua egitea. Bestela esanda, sistemaren zibersegurtasuna bermatu nahi du diseinutik hasita deskonekxioraino, fabrikazioa tarteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK