Tecnaliak eta Crisalionek urrutitik gidatzeko autoak aurkeztu dituzte Mubil Mobility Expon

Auto bat urrutitik gidatzeko aukera emateaz gain, teknologiak bi ibilgailu edo gehiago elkarrekin modu koordinatuan eta konboi bat osatuz zirkulatzea ahalbidetzen du

Crisalionek eta Tecnaliak aurkeztu duten teknologia | Argazkia: VK Comunicación Crisalionek eta Tecnaliak aurkeztu duten teknologia | Argazkia: VK Comunicación

Crisalion enpresak eta Tecnalia zentro teknologikoak Intellydrive proiektua aurkeztu berri dute Irunen ospatzen ari den Mubil Mobility Expo azokan. Hala, urruneko gidatze-teknologia eta gidatze automatizatuko soluzioak uztartuz, gidariek kontrol-zentro batetik ibilgailuak maneiatu ditzakete, distantzia mugarik gabe. Horrez gain, proposamena gidatze automatizatua ahalbidetzen duten teknologiekin osatzen da. Teknologiak bi ibilgailu edo gehiago elkarrekin modu koordinatuan eta konboi bat osatuz zirkulatzea ahalbidetzen du, laguntzarik behar izan gabe.

Kaleratu duten oharraren arabera, bi erakundeek urrunetik lan egiten duten ibilgailu eraginkor eta elektrikoen alde lan egiten dute, eta hainbat jardueratarako diseinatuta daude: pertsonak eta kargak portuetan mugitzeko, aireportuetan garraioa hobetzeko, merkataritza- eta industria-guneetan, eskariaren araberako taxietan, logistika industriala edo banaketa zehaztutako eremuetan, besteak beste.

Tecnaliako mugikortasun zuzendariaren Mikel Sanchezen arabera, "sektorea bultzatu nahi dugu eta enpresei lehiakorragoak izaten lagundu nahi diegu, berrikuntza eta teknologia lanabes gisa hartuta mugikortasun jasangarriaren, zero emisioen eta ibilgailu konektatu eta autonomoaren erronkei aurre egiteko, bai fabrikazioaren inguruan, bai lotutako azpiegituren inguruan".

Bestalde, Crisalioneko eragiketen zuzendariak, Oscar Larak "konpromisoa jarri du erdigunean etorkizuneko mugikortasunaren alde urrats bat gehiago emateko, urrutiko gidatzeen teknologiak eta gidatze automatizatuaren soluzioak konbinatuz, modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan mugitzeko".

Hona hemen Crisalion eta Tecnaliak elkarlanean aurkeztu duten urrutitik gidatzeko autoak:

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK