Gastronomia arloko enpresak bultzatzeko programa aurkeztu du Donostiako Udalak

Profesionalen aholkularitza eta 30.000 eurorainoko dirulaguntzak eskainiko ditu Ekin + Gastro egitasmoak. Eskakizunak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da

Argazkia: Donostia Sustapena Argazkia: Donostia Sustapena

Ekin + Gastro 2023 programa aurkeztu du gaur Donostiako Udalak. Gastronomia arloko gazteen ekintzailetza sustatzea izango du helburu, eta 40 urtetik beherako pertsonek parte hartzen dute gastronomia enpresa nahiz proiektuei zuzenduta dago.

Marisol Gamendia zinegotziak azaldu duenez, “Donostia gastronomiaren buruan egoten jarraitzea” du jomugan egitasmoak. “Kalitatezko establezimendu eta enpleguekin, tokiko gure talentuari lagundu behar diogu eta haien proiektuak martxan jartzen lagundu”.

Programa honen bidez, 30.000 eurorainoko dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta horrez gain, aholkularitza profesionala ere jasoko dutela iragarri du Donostiako Udalak.

Egitasmoan izena eman dezaketen enpresek zortzi urte baino gutxiago izan behar dituzte. Halaber, eskakizunak aurkezteko epe abenduaren 22ra arte egongo da irekita.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK