Mondragon Unibertsitateak University of Seoulekin hitzarmena sinatu du ekintzailetza bultzatzeko

Argazkia: Modragon Unibertsitatea Argazkia: Modragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitateak akordio bat sinatu dute Hego Koreako Universtity of Seoul unibertsitatearekin ekintzailetzari buruzko prestakuntzan eta enpresa berriak sortzen laguntzeko.

Hitzarmenak biltzen dituen alorrak, besteak beste, ekintzailetza-programa bateratuak, sareak eraikitzea eta ekintzailetza-hezkuntza, elkartrukeak ekintzailetza-programetan eta ekintzailetzan espezializatutako curriculuma garatzea dira.

Mondragon Team Academyk oso balorazio positiboa egin du akordio honen inguruan, hirian ekosistema garatzeko lotura ona delako. Izan ere ekintzailetza-zentroa oso eragile aktiboa da eta unibertsitatetik startup berriak sortzen eta garatzen laguntzera bideratuta dago. Maiatzaren 24an eta 25ean HACKATHON bezala ezagututa jardunaldia antolatu zuten. Hacker eta Marathon hitzen batura da HACKATHON programatzaileen topaketa bati esateko. Helburua softwarearen garapen kolaboratiboa da hardwarea osagai bezala duena.Helburua, alde batetik software librean ekarpenak egitea da eta, bestetik, ikastea. Jardunaldia HBMk antolatu zuen eta Mondragon Unibertsitateko LEINN (lidergo, ekintzailea eta berrikuntza) graduko 25 ikaslek partu hartu zuten bertako unibertsitateko ikasleekin batera.

Ez da lehen aldia Mondragon Unibertsitateak Seulekin harremana duenik. Bertan Seoul Social Innovation Park dago, Mondragon Team Academyren ekintzailetza laborategia, Mondragon Unibertsitateko LEINN gradua ematen duena. 1.500 korear baino gehiago trebatu dira bertan  2016az geroztik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK