%8,6 hazi da EAEko turismoa 2023an

Fitur azoka egingo da urtarrilaren 24tik 28ra Madrilen, eta Jaurlaritzak Grand Tour Basque Country marka aurkeztuko du bertan

Daniel Solana Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua | Argazkia: Irekia Daniel Solana Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua | Argazkia: Irekia

Datorren urtarrilaren 24tik 28ra egingo da turismo sektoreko Fitur azoka Madrilen. Gaur, Javier Hurtado Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak azokak aurten izango duen garrantzia nabarmendu du, eta bertan Grand Tour Basque Country marka turistikoa aurkeztuko dutela adierazi du.

Daniel Solana Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendarirekin egin du agerraldiak Hurtadok. Aurreratu duenez, abenduko datuen faltan, 2023an %8,6 hazi da turismoa EAEn, 2022arekin alderatuz gero. “Ziurrenik, 4,5 milioi bisitari izango ditugu. Garrantzitsuena da modu desestazionalizatuan hazten ari garela, izan ere, uztailean eta abuztuan % 0,4 baino ez gara hazi, baina udatik kanpo % 13 inguru”, azaldu du.

Era berean, sektorea “modu orekatuan” hazten ari dela dio sailburuak, eta nazioarteko turismoa berreskuratzeko ahaleginak emaitzak ematen ari dela dio, %16 igo baita.

Fiturren Grand Tour Basque Country markapean, “2030erako turismo jasangarrirako estrategia finkatuko dela” kontatu du Hurtadok. 40 metro luze eta 195 metro karratuko pantaila batean egingo dute markaren aurkezpena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK