Afiliatu atzerritarren kopuruak gora egin du EAEn

2023ko otsaileko datuekin alderatuz, EAEko hiru lurraldeetan hazkundea %10 ingurukoa izan da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Gizarte Segurantzako atzerritar kotizatzaileen kopuruak gora egin du Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Hala, Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak gaur emandako datuen arabera, urtarrilean baino % 1,13 afiliatu gehiago daude otsailean; orotara, urteko bigarren hilabetean 291.602 etorkinek eman dute izena sisteman.

Lurraldeka, urtarriletik otsailera, Gizarte Segurantzan 548 atzerritar afiliatu gehiago zenbatu dira Bizkaian otsailean (% 1,25 gehiago), 44.305era iritsi arte. Gipuzkoan 353 kotizatzaile gehiago izan dira (% 1,13), 31.612; eta Araban nazioarteko afiliatuak % 0,81 gehitu dira, hau da, 126 gehiago, eta denera 15.685 dira.

2023ko otsaileko datuekin alderatuz, Araban hazkundea %9,15ekoa izan da, 1.315 afiliatu gehiagorekin. Gipuzkoan, igoera % 9,10ekoa izan da, 2.636 gehiagorekin; eta Bizkaian, gorakada % 10,67koa izan da, 4.273 atzerritar kotizatzaile gehiagorekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK