Ana Beriainek Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko zuzendari bezala jarraituko du

Espainiako eta Nafarroako kanpin federazioetako presidentea ere bada Beriain

Ana Beriain | Argazkia. AEHN Ana Beriain | Argazkia. AEHN

Ana Beriainek jarraituko du AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko zuzendari izaten. Elkarteak bart egindako batzar orokorrean ahoz batez hartu zuen Beriainek karguan jarraitzeko erabakia.

Bilbon jaio zen Beriain 1966an. Egun, hainbat ardura kargu ditu ostalaritza eta turismo munduan. Besteak beste, Mesa del Turismo erakundeko presidenteordea, Espainiako eta Nafarroako kanpin federazioetako presidentea eta CEHAT eta CEHE ostalaritza patronaletako batzorde exekutiboko kidea da. Hori gutxi balitz, Mendigorriako El Molino eta Urbasako kanpineko gerentea ere bada.

Elkarteak jakinarazi duenez, Beriainek Nafarroako ostalaritza eta turismo sektorean lan handia egin du azken urteotan, administrazio publikoa, instituzioak eta sektoreko erakundeekin elkar eraginean. Hala, turismo sektorearen irudia indartu du, Nafarroa kalitatezko helmuga turistiko bat dela azaleraziz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK