Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletako sarrerak %3 handitu dira urtarrilean

Hoteletan igarotako gaualdiek %3,4 egin dute gora, iazko epe berarekin alderatuta

Bilboko hotel bat | Argazkia: Europa Press Bilboko hotel bat | Argazkia: Europa Press

Eustaten arabera, urtarrilean gora egin dute EAEko hoteletara egindako sarrerek nahiz gaualdiek. Zehazki, 2023ko urtarrilarekin alderatuta, %3 egin dute gora sarrerek eta %3,4 hoteletan igarotako gaualdi kopuruak. Guztira, 197.170 sarrera eta 365.844 gaualdi zenbatu dira.

Lurraldeka, Araban 29.671 sarrera eta 61.348 gaualdi egin dira, aurreko urteko urtarrilean baino %5,5 eta %8,1 gehiago. Gipuzkoan 81.910 sarrera eta 149.303 gaualdi, %9,5 eta %11 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak eta gaualdiak jaitisi egin dira, %3,3 eta %4,6, eta 85.589 sarrera eta 155.193 gaualdi egin dira orotara.

Hiriburuka, sarreren kopuruak %5,8 egin du gora Gasteizen eta %12,1 Donostian; Bilbon, berriz, %3,6 egin du behera.

Halaber, hoteletako batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da urtarrilean, iazko epe berekoaren ia parekoa (1,85 egun). Okupazioa maila %38,5koa izan da plazen arabera neurtuta. Logelen arabera neurtuz gero, okupazio maila %48,1ekoa izan da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK