Arabako gastronomia omentzeko afaria antolatu du BCCk

Euskal Gastronomia Topaketaren hirugarren edizioa, ekainean, Araban egingo dela iragatzeko ere balio izan du jardunaldiak

Afaria prestatu zuten hainbat sukaldari eta ordezkariak, atzokoan | Argazkia: VK Comunicación Afaria prestatu zuten hainbat sukaldari eta ordezkariak, atzokoan | Argazkia: VK Comunicación

Basque Culinary Centerrek Arabako gastronomia omendu du hango produktuen eta sukaldarien bitartez. "Araba: produktua, gazteen begietatik ikusita" lelopean, lurraldeko hainbat sukaldari ezagunek afari bat eskaini dute, eta denera 10 plater dastatu ahal izan dira. Honako sukaldari hauek eskaini dituzte haien platerrak: Kromátikoko Aitor Etxenikek, Keako María Lasquibarrek eta Ivan Sanchok, Karmineko Maria eta Javier Sarasuak, Almazen Salinaseko Beatriz Pascualek, La Bodeguilla Lanciegoko Aitor Ociok, Bodeko Asier Moreirak, Ballarineko Eneko Ochoak, Mano Lentako Luis Hernanik, Bidekoko Jon Gilek eta Urgora Jatetxeko Laura Muñozek.

Gainera, 2024ko ekainean Araban ospatuko den hurrengo Euskal Gastronomia Topaketa iragartzeko balio izan du jardunaldiak. Ekitaldi honen hirugarren edizioa izango da, eta bertan euskal gastronomiaren sektoreko profesionalak elkartuko dira, ikuspegiak trukatzeko eta etorkizunari buruz hausnartzeko.

Gastro Gazte ekimena

BCCk eta Hazi Fundazioak sortutako Mantalak ekimenaren baitan, Gastro Gaztea proiektuko ekintza nagusietako bat izan da afari hau. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, gazteen talentua sustatzea, tokiko produktua balioztatzea eta jasangarritasuna defendatzea ditu ardatz. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK