Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iaz baino %20 gutxiago gastatuko da Aste Santuko oporretan

Cetelemen ikerketaren arabera, Aste Santuan bidaiatzeko asmoa duten herritarren % 41 Espainiako landa-eremura joango da

Loiuko aireportuan bidaiarien joan-etorria | Argazkia: iStock Loiuko aireportuan bidaiarien joan-etorria | Argazkia: iStock

EAEko kontsumitzaileek 418 euro gastatuko dituzte batez beste Aste Santuko oporretan, aurreko urtean baino %20 gutxiago, Cetelem etxeak osatutako txosten baten arabera. Espainiako Estatuko 18 urtetik gorako mila pertsonei online egindako inkesta baten bidez egin dute azterlana, eta EAEko biztanleen Aste Santuko gastuaren aurreikuspena estatuko batez bestekoaren gainetik dagoela ondorioztatu dute. Espainiako estatuan Aste Santu honetan 384 euroko batez besteko aurrekontua aurreikusten du azterlanak. Halaber, iaz, batez beste 522 euro gastatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurten, aldiz, ehun euro gutxiago gastatzeko asmoa dute herritarrek.

Hala, ikestaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak herritarrek jatetxeetara joatea dute oporretarako jarduera nagusia, % 53k, hain zuzen ere. Askok ere bidaiatzeko baliatuko dituzte oporrak, %45k. Gehienek, % 41k, Espainiako estatuko landa-eremura bidaiatuko dutela erantzun dute, hoteletan eta apartamentuetan ostatua hartuz. Gainerakoak, senide eta lagunen etxeetara joango direla diote.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK