Bigarren eskuko etxebizitza %0,6 garestitu da EAEn

Donostiako bigarren eskuko etxebizitza batean 5.392 euro balio du metro kodroak batez beste

Donostiako Konstituzio plaza | Argazkia: iStock Donostiako Konstituzio plaza | Argazkia: iStock

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 0,6 igo zen otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hilaren aldean, 2.883 euro/m2 prezioan kokatuz. Zifra hori iazko hilabete berekoa baino % 3,3 handiagoa da. Estatu mailan, Balear Uharteak (4.191 euro/m2) da egun autonomia erkiegorik garestiena. Ondoren, Madrilgo Erkidegoa (3.292), EAE (2.883), Kanariar Uharteak (2.501) eta Katalunia (2.338) datoz.

EAEn hazkunde handiena Gipuzkoan eman da, % 0,6ko igoera (3.523 euro/m2), gero Araban, % 0,5eko igoera (2.286 euro/m2) eta azkenik Bizkaian, % 0,4ko gorakada (2.768 euro/m2).

Hiriburuka, hazkunderik handiena Donostiak izan du, % 0,5 (5.392 euro/m2), ondoren Bilbok, % 0,4ko hazkundea (3.277 euro/m2) eta azkenik, Gasteizek, % 0,3koa (2.547 euro/m2).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK