Bizkaiko txikizkako merkataritzaren lana aitortuko du CECOBIk

Bizkaiko merkataritza sarien ekitaldia egingo da datorren azaroaren 17an Euskalduna Jauregian

Denda baten eskaparatea | Argazkia: EnpresaBIDEA Denda baten eskaparatea | Argazkia: EnpresaBIDEA

CECOBI Bizkaiko merkataritza sektoreko enpresaburuen elkarteak lurraldeko merkataritza sariketa egingo du datorren azaroaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian. Bizkaiko txikizkako merkataritzari aitortza egin nahi dio patronalak beste urtebetez, eta sariketaren 24. edizioa egingo dute. Antolatzaileen arabera, sektoreko 300 bat lagun bilduko dira Euskaldunan, eta Bizkaiko udalerrietako hainbat alkate eta Jaurlaritza eta aldundiko zenbait ordezkari izango dira.

Denera, zazpi sari banatuko dituzte, eta horietatik bi bereziak izango dira, berrikuntza eta digitalizazioan nabarmendu diren saltokiei aitortza egiteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK