Deskontua benetakoa dela ziurtatzea gomendatu die EKAk kontsumitzaileei Black Fridayari begira

Txartelarekin egindako ordainketak kontrolatzeaz ere ohartarazi du

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Black Friday eta Cyber Monday garaia da. Kontsumitzaileek askotariko eskaintza eta deskontu ugari jasotzen dituzte urteko unea. Horren harira, EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak, kalitatezko erosketa arduratsatu bat egitearren, zenbait aholku eman nahi izan dizkie kontsumitzaileei.

Erosketak egin aurretik gastu muga bat ezartzea gomendatzen du kontsumitzaileen elkarteak, hartara erosleak beharrezkoak dituen produktuen soilik eskura ditzan. Era berean, produktu eta prezioen konparaketa egiteko denbora hartzea ere komenigarria dela azaldu du.

Txartelarekin egindako ordainketak kontrolatzearen garrantzia ere azpimarratu du EKAk. Produktuen etiketak ondo ikuskatu, jatorrizko prezioa eta deskontu osteko prezioa ondo bereizita daudela frogatzeko. Horrekin batera, produktuen kalitatea egiaztatzea ere gomendatzen du.

Produktuen berme mugak ondo ezagutzea, erosketaren ziurtagiria gordetzea, erositakoa itzultzeko aukerez galdetzea edota online erosketetan kontsumitzaileen eskubideak nahiz ordaintzeko aukerak zeintzuk diren ondo jakitea dira EKAk zerrendatzen dituen beste gomendio batzuk.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK