EAEko anbulantziek "kalean jarraituko dute" enpresek proposamen "onartezinak" mantendu bitartean

Datorren asteazkenean, hilak 24, manifestazioa egingo dute Gasteizen, Santiago ospitaletik Eusko Legebiltzarreraino

EAEko anbulantzien protestak gaur Bilbon,  Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan| Argazkia: Europa Press EAEko anbulantzien protestak gaur Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan| Argazkia: Europa Press

EAEko anbulantzien sektoreak "kalean estutzen" jarraituko duela iragarri du, Osakidetzak azpikontratatutako garraioa eta osasun-laguntza kudeatzen duten enpresek euren proposamen "onartezinari" eta negoziatzeko "borondate ezari" eusten dioten bitartean. ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOOk eta ESK sindikatuetako bozeramaileek egin dituzte adierazpen hauek, ostiral honetan, Bilboko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean. Eguerdian bi aldeen arteko beste bilera bat aurreikusita dago, "jarrerak hurbiltzen" saiatzeko.

Ildo horretan, bilerari begira, sindikatuetako ordezkariek enpresek "zer proposatzen diguten" itxarongo dute. Era berean, hitzarmenik gabe bi urte daramatzatela gaineratu dute, inolako aurrerapenik gabeko bilerekin. Patronalaren eskaintza "onartezina" dela gogorarazi ostean, 2022an eta 2023an galdutako erosahalmena berreskuratzea eragozten dien gutxieneko igoerari eusten diotela nabarmendu dute, 2021etik agortuta dagoen hitzarmen baten ondorioz. Enpresen jarrera oraingoz "baliogabea" izatea ere tamaldu dute.

Protesta gehiago

Joan den asteazkenean bi elkarretaratze egin zituzten Donostia ospitalearen eta Urnietako Gipuzkoako anbulantzien egoitzaren aurrean, eta, ostiral honetako kontzentrazioaren ondoren, apirilaren 24an, asteazkenean, manifestazioa egingo dute Gasteizen, 10:30etik 12:00etara, Santiago ospitaletik Eusko Legebiltzarrera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK