EAEko herritarrek batez beste 361 euro gastatu dituzte Aste Santuan

Jaiegun hauetan herritarren %31k bidaiatu du, nahiz eta hasieran %45k egingo zuela aurreikusita zegoen

Loiuko aireportua | Argazkia: iStock Loiuko aireportua | Argazkia: iStock

Arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrek batez beste 361 euro gastatu dituzte Aste Santuan. Hala, iaz baino % 13,4 gutxiago gastatu da aurten, 2023an, 417 euro bideratu baitziren jaiegun hauetara.

EAEko herritarren % 58k atseden hartzea eta lagunekin geratzea erabaki dute egun hauetan eta % 31k bidaiatu egin du, nahiz eta hasieran % 45ek bidaiatzea aurreikusita zuten, Cetelem Behatokiak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Halaber, atseden hartzea eta lagunekin geratzea izan da EAEko herritarren artean oporraldi hauetarako aukera gogokoena (% 58). % 56 jatetxeetara joan da eta % 31k bidaiatu egin duela azpimarratu du.

Bidaiatu dutenen artean, % 38 Espainiako Estatuko landa eremuetara joan dira eta lagunen edo senideen etxeetan hartu dute ostatu. % 21ek Espainiako landa-eremuetara bidaiatu dute, baina hotel eta apartamentuetan hartu dute ostatu, eta % 17a atzerrira joan da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK