EAEko hoteletako sarrerak %16,5 eta gaualdiak %19,5 igo dira urtebetean

Gipuzkoan gehitu dira gehien sarrerak eta gaualdiak, %21,9 eta %24,7, hain zuzen ere

Bisitarien jatorriari begiratuz gero, sarreren %38,2 eta gaualdien %39,3 atzerriko jatorriko pertsonena izan da|Argazkia: iStock Bisitarien jatorriari begiratuz gero, sarreren %38,2 eta gaualdien %39,3 atzerriko jatorriko pertsonena izan da|Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletako sarrerak eta gaualdiak 300.688 eta 575.846 izan dira, hurrenez hurren, 2024ko martxoan. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea %16,5 eta %19,5koa izan dela, Eustaten datuen arabera.

Bisitarien jatorriari begiratuz gero, sarreren %38,2 eta gaualdien %39,3 atzerrian jatorria duten pertsonena izan da; sarreren kasuan %28,9 igo dira eta gaualdien kasuan %31,1. Espainiar estatuko sarreren eta gaualdien kopuruak, bestalde, urte artean %10,0 eta %13,0 egin du gora, hurrenez hurren.

Lurraldetan banatuta, sarrerak eta gaualdiak %16,1 eta %23,3 handitu dira martxoan, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian sarrerak %11,5 gehitu dira eta gaualdiak %13,3; Gipuzkoan, berriz, %21,9 gehitu dira sarrerak eta %24,7 gaualdiak.

Halaber, batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da 2024ko martxoa, 2023eko hil berean ikusitako 1,87 egunekoa baino apur bat luzeagoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK