EAEko langile publikoek greba egingo dute martxoaren 12an

Hirugarren greba eguna izango da urrian eta abenduan egindakoak eta gero. Azken bi urteotan, langileen erosahalmena %8 murriztu dela salatu dute sindikatuek

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilasek grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako langile publikoak. Hirugarren greba eguna izango da. Azkena abenduaren 19an egin zuten, eta hau martxoaren 12rako deitu dute. Langileen lan baldintzak negoziatzeko borondate eza leporatzen die sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Hala, lan baldintzak eta zerbitzua hobetu ahal izateko mobilizazioekin jarraitzeko aukera besterik ez dute ikusten.

Azken bi urtetan sektoreko langileen erosahalmera %8 txikitu dela aldarrikatu dute, eta behin behin behinekotasuna inoiz baino gorago dagoela diote (%44). 150.000 langile publiko inguru daude egun EAEn, eta sindikatuen arabera, beren baldintzak gero eta okerragoak dira. Gaur egin dute agerraldi bateratua bost sindikatuek, eta urriko eta abenduko mobilizazioen dinamikari eutsi behar diotela azpimarratu dute.

Besteak beste, Igor Eizagirre (ELA), Irati Tobar (LAB) eta Eva Penas (CCOO) izan dira gaurko agerraldian. Azken aldian, aurrerapenik ez dela izan adierazi dute, nahiz eta “ordezkari politikoek elkarrizketa eta akordiorako nahia dutela adierazi”, eta egoerak hobetu baino okerrera egin duela diote. Era berean, agintea Madrilen dagoela salatu dute sindikatuek, eta horren menpe direla tokiko agintariak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK