EAEko turismo sektorearentzat "urte historikoa" izan da 2023a

Turismo jarduera %8,3 hazi zen iaz, 2022arekin alderatuta. Nazioarteko bisitarien kopurua nabarmen areagotu zen (%15,6)

"Turismoaren etorkizuna birdefinituz" kongresua egin da gaur Ficoban | Argazkia: Irekia "Turismoaren etorkizuna birdefinituz" kongresua egin da gaur Ficoban | Argazkia: Irekia

Turismo industriaren topaketa egin da gaur Ficoban, Irunen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa sailak antolatuta, eta “Turismoaren etorkizuna birdenituz” kongresua egin dute. Bertan izan da, besteak beste, Javier Hurtado Jaurlaritzako Merkataritza eta Kontsumo sailburua.

Hurtadoren hitzetan, “oso une garrantzitsua” bizi du euskal turismo industriak, “zifra oso positiboak” dituelarik. EAEko turismoa “urte historikoa” izan du, 4,5 milioi bisitari baino gehiago izateaz gain, “hazkundearen kalitatea eta aniztasunagatik” ere. Aurreko urtearen aldean, %8,3 hazi da sektorea, eta uda kanpoko denboraldian are handiagoa izan da turisten gorakada, %12koa, hain zuzen. Batik bat, nazioarteko bisitari kopurua handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%15,6).

Sailburuarekin batera izan dira gaurko kongresuan Azahara Domiguez Gipuzkoako Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketako diputatua, Rosana Morillo Turismoko estatu idazkaria, Denis Itsaso Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa eta Cristina Laborda Irungo alkatea.

Sektorearen hazkundea “azken hamarkadan bultzatutako turismo jasangarriaren ereduaren aldeko apustuari zor zaio”, Hurtadoren arabera. EAE "aitzindaria" izan dela Turismoaren Kode Etikoa ezartzen ere gaineratu du, eta dagoeneko EAEko 700 enpresa baino gehiago batu dira bertara.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK