Eraikuntza sektoreko kostuak %2,4 igo dira urtetik urtera

Azken hilabetean sei hamarren egin dute gora kostuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Eustaten arabera, eraikuntza kostuen adierazlea %0,6 igo da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurtengo martxoan. Iazko martxoarekin alderatuta, kostuek %2,4ko igoera izan dute.

Otsailetik martxora obra zibileko kostuak igo dira batik bat (%1,1) eta etxegintzaren kostuek %0,5eko gorakada izan dute. 2023ko martxoarekin alderatuz gero, obra zibilean prezioek %2,9 egin dute gora eta etxegintzan %2,3.

Halaber, martxoan lehengaien kostuak zortzi hamarren igo dira, %0,8, eta eskulanenak maila berean mantendu dira. Urtetik urtera, lehengaien kostua %1,5 hazi da eta eskulanena %5,4.

Azkenik, lehengaien kostuak %0,7ko hazkundea izan du hiletik hilera etxegintzan, eta %1,4ko gorakada obra zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, etxegintza lehengaien kostuak %1,4 igo dira, eta obra zibilarenak, berriz, %2,2.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK