Esportazioen prezioak %6,2 igo dira Euskadin 2022ko lehen hiruhilekoan

Inportazioen prezioek ere gora egin dute %9,6an. Energia produktuen prezioetan izan da hazkunderik nabarmenena esportazio zein inportazioetan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2022ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak %6,2 igo dira 2021eko azken hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. 2021eko hiruhileko berarekin alderatuta, %18,5eko gorakada izan dute prezioek. Energia produktuen prezioetan izan da hazkunderik esanguratsuena, %7,3 igo baitira 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Urtebetean, gainera, %39,4 igo dira. Produktu ez-energetikoen prezioen aldaketa apalagoa izan da, %5,4 igo dira aurreko hiruhilekotik eta pasaden urtetik %16,8.

Inportazioen prezioek ere goranzko joera izan dute, %9,6 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta %30,4 pasaden urteko lehen hiruhilekoaren aldean. Energia produktuen prezioen indizea %33,5 hazi da aurreko hiruhilekotik eta ez-energetikoena %4,7. Urtebetean, prezio energetikoetan hazkunde handia izan da, %71,3 igo dira eta ez-energetikoetan %22ko igoera izan da.

Eremu geografikoa kontuan hartuz gero, 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta, prezioak igo egin dira eremu ekonomiko guztietan, bai esportazioetan eta baita inportazioetan ere. Hala, Europar Batasunean esportazioen prezioa % 5,3 igo da eta inportazioena %13,8. Munduko gainerakoan, berriz, esportazioen prezioek %4,8ko igoera izan dute eta inportazioenek %12,4koa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK