Etorkinak esplotatzen dituen sare bat atzeman dute Nafarroako Erriberan

Poliziaren arabera, “oso ondo egituratutako sare sendo, egonkor eta konplexua” zuten osatuta. 44 lagun atxilotu dituzte oraingoz

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Nafarroako Erriberan eta Espainiako Errioxan eta Aragoin etorkinak esplotatzen zituen sarea atzeman du Espainiako Poliziak.  43 pertsona atxilotu dituzte oraingoz, eta tartean landa eremuko hainbat enpresaburu daude.

Poliziak adierazi duenez, 60 pertsona baino gehiagok osatzen zuten “oso ongi egituratutako sare sendo, egonkor eta konplexua”. Laneko esplotazioa, etorkinen trafikoa, agirien faltsutzea eta langileen eskubideen aurkako delituak leporatzen dizkiete. Esplotatutako langile gehienak senegaldarrak dira. Sareak nekazaritza lanpostuak eskaini, eta “esklabotzaren pareko lan baldintzak” ezartzen zizkieten.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK