Etxebizitzen salerosketak %11 jaitsi dira EAEn, eta %4 Nafarroan urtarrilean

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian etxebizitzen salerosketak hobera egin arren, tasa negatiboetan jarraitzen du

Denera, Hego Euskal Herrian, 2.392 etxebizitza salerosketa egin dira aurtengo urtarrilean | Argazkia: iStock Denera, Hego Euskal Herrian, 2.392 etxebizitza salerosketa egin dira aurtengo urtarrilean | Argazkia: iStock

INEk argitara eman dituen datuen arabera, iazko urtarrilean baino %11,48 etxebizitza gutxiago salerosi dira Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan aurten. Nafarroan, aldiz, beherakada txikiagoa izan da, %4 egin baitu behera urte arteko tasak.

Hala, denera Hego Euskal Herrian, 2.392 etxebizitza salerosketa egin dira aurtengo urtarrilean. Horietatik 2.196 bigarren eskuko etxebizitzen salerosketak izan dira eta 586, aldiz, etxebizitza berriak. Halaber, salerositako etxebizitza guztietatik 196 etxebizitza babestuak izan dira, % 8,19 hain zuzen.

Hego Euskal Herrian, denera, 4.407 etxebizitza aldaketa izan dira. Aipatutako salerosketaz gain, 1.183 herentzia, 80 donazio, bederatzi trukaketa eta 746 bestelako eragiketa batzuk.

Estatu mailan, urtarrilean etxebizitzen salerosketaren beherakada txikiagoa izan da (%2,1), iazko epe berarekin alderatuz gero. Guztira, 54.346 salerosketa egin dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK