Euroguneko urte arteko inflazioa %10,7raino igo da urrian

Energia da urtebetean gehien garestitu den sektorea, %41,9 igo baita

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euroguneko urte arteko inflazioak marka guztiak hautsi ditu, eta %10,7raino igo da urrian. Irailetik urrira, berriz, zortzi hamarren egin du gora Eurostat estatistika erakundeak jakinarazitako datuen arabera.

Sektoreka banatuz, energia izan da berriro ere gehien garestitu den sektorea, %41,9 igo baita urrian; irailean, igoera hori %40,7koa izan zen.  Atzetik, elikagaiak, alkohola eta tabakoa garestitu dira, %13,1.

Azpiko inflazioa ere, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, lau hamarren igo da urrian, %6,4raino.

Eurogunean Estoniak (%22,4), Lituaniak (%22), Letoniak (%21,8) eta Herbehereek (%16,8) dute inflazio tasarik altuena. Txikiena Frantziak (%7,1), Espainiak (%7,3) eta Maltak (%7,5).

Bestalde, Eurostat estatistika erakundeak jakitera eman duenez, urteko hirugarren hiruhilekoan %0,2 hazi da Barne Produktu Gordina, bigarrenean baino bost hamarren gutxiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK