Euskal ekonomia "hazkunde leunean" finkatu dela dio Jaurlaritzak

Ekonomia eta Ogasun sailaren termometroaren arabera, bi puntu eta erdi egin du gora EAEko ekonomiak otsailetik martxora

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua (erdian) aurten egindako agerraldi batean | Argazkia: Eusko Jaurlaritza Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua (erdian) aurten egindako agerraldi batean | Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Martxoan euskal ekonomiak urteko baliorik "onena" ezarri duela iragarri du gaur Eusko Jaurlaritzak. Ekonomia eta Ogasun sailaren termometroaren arabera, bi puntu eta erdi egin du gora EAEko ekonomiak otsailetik martxora. Azken hilabetean, hain justu, 84,5 puntu ditu termometroak. Urtarrilean 83,6 zituen, eta otsailean 82.

Hortaz, “hazkunde leuneko” eremuan finkatzen da euskal ekonomia Jaurlaritzaren ustez, 100 puntu behera baitago oraindik termometroa. Enplegua sortzeko erritmo onaren ondorioz, euskal ekonomia egoera honetan dagoela azaldu du. Era berean, zerbitzuek EAEko ekonomiaren "dinamizatzaile" izaten jarraitzen dutela adierazi du.

Sektoreka, eraikuntzaren eta industriaren joerak "apalagoak" direla azaldu du. Joan den martxoan, EAEko ekonomiak 98,2 puntu zituela gogorarazi du Jaurlaritzak, eta ordutik behera egin du termometroak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK