Euskal ekonomiak hazkunde egoeran itxi du 2022a

Abenduan hobekuntza apala izan du

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua Legebiltzarrean | Argazkia: Eusko Legebiltzarra Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua Legebiltzarrean | Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak hazkunde egoeran itxi du 2022. urtea, 113,1 punturekin, abenduan izandako hobekuntza apal baten ostean. Datu horrek zuzendu egin du azaroan izandako ia zortzi puntulko atzerakada, 108,9koa izan baitzen, urriko 117,2 punturen aurrean. Datu horiek goizean ezagutarazi ditu Ekonomia eta Ogasun sailak, landu duen abenduko ekonomia termometroan jasotakoak aurkezterakoan.

Jaurlaritzaren arabera, abenduan izandako hobekuntza apal hori, neurri handi batean, kontsumo pribatuaren, kontsumo publikoaren eta inbertsioaren gorakadaren ondorio da. Esportazioek, berriz, hazkunde-mailari eutsi diote. Sektoreka, industriaren hazkunde-erritmoa zertxobait moteldu da, zerbitzuena hobetu egin da, eta eraikuntzarena mantendu egin da. Enpleguak, berriz, hazkunde erritmoari eutsi dio.

Adierazle hori 131,6 punturekin hasi zen 2022an urtarrilean, eta urteko baliorik onena lortu zuen hurrengo hilean, 131,9 punturekin. Errusiak otsailaren 24an Ukraina ihartu izanaren ondorioak, ordea, jada nabaritu ziren martxoko termometroan, eta orduantxe hasi zen munduko ekonomiaren dezelerazioa, euskal ekonomian isla izan duena, pandemiatik irten ondorengo susperraldia zailduz.

Hala ere, 202eko apiriletik, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia “hazkunde biziko” egoeran mantendu da Jaurlaritzak azaldu duenez.

Termometroa Ekonomia eta Ogasun sailak hilero lantzen du, euskal ekonomiaren 100 adierazletik gora oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzeko lehen egunetan egiten du publiko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK