Euskal enpresek 44.000 kontratazio baino gehiago egingo dituzte aurten, lautik hiru mugagabeak

Kontratazio gehien zerbitzuen sektorean egingo dira, denera %75,59

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

EAEko enpresek 44.250 kontratazio baino gehiago egingo dituzte aurten, eta lautik hiru mugagabeak izango dira, %72,6a. Gehienak, lanaldi osoak izango dira. Profilari dagokionez, unibertsitate-graduko edota lanbide heziketako zikloa egin duten norbanakoak nahi dituzte enpresek eta bien artean, guztiaren %80 suposatzen dute.

Gainera, kontratatzeko zailtasunak dituztela adierazten duten enpresak %80 gehiago izango dira, Confebaskek Euskal Enpresen Enplegu eta Kualifikazio Beharrei buruz egindako V. Inkestaren arabera, Adegi, Cebek eta Searekin lankidetzan.

Halaber, EAEko enpresen %70ek kontratazioren bat egitea aurreikusten du, aurreikusitako jarduera-maila handiagoa dela eta. Lan taldeari dagokionez, EAEko enpresen %13k bakarrik aurreikusten du hori murriztea, eta gainerakoek berdin mantendu edo handitu egingo dute. 

Sektoreka, beste behin kontratazio gehien zerbitzuetan egingo dira, denera %75,59 (33.450 kontratu, 44.250 kontratu guztira); ondoren, industria (%17,19) eta eraikuntza (%6,6).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK