Eusko Jaurlaritzak 14.250 milioi euroko aurrekontuak aurkeztu ditu

Jarduera ekonomikoa bultzatzera, enplegua sortzera, eta zerbitzu publikoen mailari eustera bideratuta egongo dira

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua (erdian) | Eusko Jaurlaritza Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua (erdian) | Eusko Jaurlaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko aurrekontuen proiektua onartu du Gobernu Kontseiluak. 14.250,7 milioi eurokoa izango da, 2022koa baino1.142 milioi gehiagokoa. Eusko Jaurlaritzaren historian izan den aurrekontu proiekturik handiena da, lehen aldiz gainditu baitu 14.000 milioi euroko langa.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du “zerbitzu publikoen mailari eusteko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko, enplegua sortzeko eta bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial nahasiari aurre egiteko” aurrekontuak izango direla.

Era berean, “lasaitasuna” eskatu du mundu mailan pairatzen ari garen egoera ekonomiko korapilatsuaren aurrean, aurreikuspenen arabera, Jaurlaritzak %2,1eko hazkundeari eutsiko diolako.

Sailburuak azaldu duenez, aurrekontuen %76 (10.254,6 milioi euro) gizarte politiketara bideratuko da, eta aurrekontu igoerarik handiena izango duten sailak Osasuna (%32,78) eta Hezkuntza (%24,58) izango dira.

Negoziazioen ostean, aurrekontu proiektua abenduaren 23an onartzea aurreikusten dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK