Gasteiz On eta Zumarragako Udala Merkataritza Sari Nazionaletan sarituak izan dira

Beste bost euskal elkartek eta saltokik ohorezko accesitak eta aipamenak jaso dituzte

Javier Hurtado Merkataritza sailburua eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea | Argazkia: Irekia Javier Hurtado Merkataritza sailburua eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea | Argazkia: Irekia

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak gaur eman ditu argitara Merkataritza Sari Nazionalak. Euskal Autonomia Erkidegoko 7 ekimen saritu dituzte, horien artean Gasteiz On merkatari-elkartea eta Zumarragako Udala. Lehenak, Merkataritza Merkatu Irekiaren Sari Nazionala jaso du, eta Zumarragako Udalak 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalen Sari Nazionala.

2 sari nazionalez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 5 elkartek eta saltokik ohorezko accesitak eta aipamenak jaso dituzte:

Ohorezko accesitak:

  • Pukas Surf Donostia (Gipuzkoa).
  • Laudioko (Araba) Merkatari eta Industria Txikien Elkartea (APILL).

Ohorezko aipamenak:

  • Bilboko (Bizkaia) Encajeros Hijos Sucesores de Manuel Mendoza SA.
  • Donostiako (Gipuzkoa) Perfumería Benegas SL.
  • Guardiako (Araba) Enpresak Dinamizatzeko Elkartea.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Turismoko sailburuak zorionak eman dizkie sarituei, eta gogorarazi du sari nazionalek hiri-berrikuntzan, merkataritza-garapenean eta -modernizazioan eta merkataritza-asoziazionismoan egindako jarduera garrantzitsuak aintzatesten dituztela.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK