Gipuzkoako Aspaceko langileak greban dira, eta manifestazioa egingo dute bihar

Soldata igoera eskatzeaz gain, lana eta bizitza modu duinean uztartzeko neurriak eskatzen diete Administrazio Publiko eta enpresari

Gipuzkoako Aspaceko hainbat egoitzatako langileak protestan | Argazkia: ELA Gipuzkoako Aspaceko hainbat egoitzatako langileak protestan | Argazkia: ELA

Ostegun honetan, Gipuzkoako Aspaceko langileek manifestazioa egingo dute Donostian, enpresari lan baldintzak hobetzea eskatzeko. ELA sindikatuak kaleratu duen oharraren arabera, 169 pertsona daude deituak grebara. Goizeko 11:00etan Gipuzkoa Plazan elkartuko dira, eta han ekingo diote protestei. Sindikatuak enpresak lan hitzarmenen negoziaketa guztiz "blokeatuta" duela salatu du. Azken lanuztea martxoaren 14an egin zuten, eta biharkoaren ondoren, maiatzaren 8an beste greba egun bat deitu dute.

Halaber, oharrean gogoratu dute langileek soldata igoeraz gain, Administrazio Publikoari eta Aspaceri beste hobekuntza batzuk eskatzen dietela, besteak beste, lana eta bizitza modu duinean uztartzeko neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresaren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea.  

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK