Gipuzkoako Foru Aldundiak 200.000 euro inguru bideratuko ditu turismoa "indartu eta sustatzera"

Enpresa bakoitzak 7.500 euro jasoko ditu gehienez, eta enpresa sortu berria bada, 10.000 euro

Azahara Dominguez diputatua Hagoos eta Atotxa Rooms enpresetako ordezkariekin | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Azahara Dominguez diputatua Hagoos eta Atotxa Rooms enpresetako ordezkariekin | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntza berri bat jarri du abian, lurraldean turismoa sustatu eta indartzeko asmoarekin. Hala, Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak 199.000 euro bideratuko ditu. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik.

Onuradun bakoitzak 7.500 euro jasoko ditu gehienez, eta enpresa sortu berria bada, berriz, 10.000 euro. Jasotako laguntzak ez du gastuen %50 gainditu beharko. Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, laguntza hauek nori zuzenduta dauden zehaztu du: "Euren kontura lan egiten duten pertsona fisikoentzat edo autonomoentzat dira, baita hamar langile baino gutxiagoko enpresa txikientzat ere, edozein dela ere haien forma juridikoa". Helbide soziala Gipuzkoan izatea eta beraien jarduera lurraldean garatzea izango dira baldintza bakarrak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK