Bilbo eta Gasteizko aireportuek inoizko otsailarik onena izan dute

Hondarribiko aireportuak 28.849 bidaiari izan ditu otsailean, iazko epe berean baino %15,6 gehiago

Hondarribiko aireportua | Argazkia: iStock Hondarribiko aireportua | Argazkia: iStock

Donostiako aireportuak aurreko urteko joera onari jarraipena eman dio, eta 2024 ere sendo hasi du. Hondarribian dagoen aireportuak 28.849 bidaiari izan ditu otsailean, aurreko urteko hilabete berean baino % 15,6 gehiago. Aenak jakinarazi duenez, 328 lurreratze eta aireratze operazio egin dira guztira, hots, 2023ko hil berean baino % 3,5 gutxiago.

2024ko lehen bi hilabeteak kontuan hartuz gero, lurreratzeko eta aireratzeko 684 mugimendu egin dira, iazko aldi berean baino % 0,1 gehiago. Bestalde, 57.272 bidaiari izan ditu aireportuak, 2023ko lehenengo bi hilabeteetan baino % 8,7 gehiago.

Bestalde, bai Loiuko eta Forondako aireportuek inoizko otsailarik onena izan dute. Loiuk 410.745 bidaiarirekin itxi du otsaila, iazko hilabete berean baino % 17,8 gehiago. Forondakoak, aldiz, 12.057 bidaiari mugitu ditu, 2023ko otsailean baino % 23,3 gutxiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK