Hoteletako sarrerak %4,4 handitu dira otsailean, iazko epe berarekin alderatuz gero

Lurraldeka, Arabak izan du sarreretan eta gaualdietan hazkunde handiena. Bizkaian, gaualdi kopuruak ia %3 egin du behera

Kontxako hondartza, eta aurrean Londres hotela | Argazkia: iStock Kontxako hondartza, eta aurrean Londres hotela | Argazkia: iStock

Eustaten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hotelen sarrerak %4,4 handitu dira otsailean, iazko epe berarekin alderatuz gero. Urtetik urtera, bisitariek igarotako gaualdi kopuruak ere, zertxobait igo dira (%1,9). Zehazki, otsailean zenbatutako 222.106 sarreretan 408.489 gaualdi egin dira.

Sarrera guztietatik %34,8 atzerritarrenak izan dira, iazko epe berean baino %14,5 gehiago. Era berean, atzerritarren sarrerak %33,7 izan dira, iazko otsailean baino %7,8 gehiago.

Lurraldeka, Arabak izan du sarreretan eta gaualdietan hazkunde handiena. %5,9 hazi dira bisitariak urtetik urtera, eta gaualdiak, %8,6. Gipuzkoan, hoteletako sarrerak ere gora egin dute (%5,6), baita gaualdiek ere (%4,9). Bizkaian, sarreren %2,8 gora egin arren, gaualdi kopuruak behera egin du, %2,9, hain zuzen ere.

EAEko hoteletako batez besteko egonaldia 1,84 egunekoa izan da 2024ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino zertxobait txikiagoa (1,88 egun). Betetze-maila %44koa izan da 2024ko otsailean, plazen arabera neurtuta, eta %54,8koa logelen arabera neurtuta. 2023ko otsailarekin alderatuta,  0,7 puntuko jaitsiera izan da bi aldagaietan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK