Hoteletako sarrerak %7,3 handitu dira azaroan, iazko epe berarekin alderatuz gero

Azaroan zenbatutako 265.071 sarreretan 498.053 gaualdi egin dira

Maria Cristina hotela Donostian | Argazkia: iStock Maria Cristina hotela Donostian | Argazkia: iStock

Eustaten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hotelen sarrerak %7,3 handitu dira azaroan, iazko epe berarekin alderatuz gero. Urtetik urtera, bisitariek igarotako gaualdi kopuruak ere nabarmen egin du gora (%8,8). Zehazki, azaroan zenbatutako 265.071 sarreretan 498.053 gaualdi egin dira.

Sarrera guztietatik %34,8 atzerritarrenak izan dira, iazko epe berean baino %14,5 gehiago. Era berean, atzerritarren gaualdiak %36,8 izan dira, iazko azaroan baino %18,8 gehiago.

Lurraldeka, Bizkaiak izan du sarreretan hazkunde handiena. %10,5 hazi dira bisitariak urtetik urtera, gaualdiak, aldiz, %7. Araban, hoteletan igarotako gaualdiek egin dute gora nabarmen (%13,8), baina baita sarrerek ere (%3,3). Gipuzkoan, gaualdiek %9 egin dute gora azaroan, eta hoteleletarako sarrerek %5,1.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK