Ia 3.200 ekitaldi eginda eta 1.800 milioi euroko inpaktua sortuta iritsi da BEC 20. urteurrenera

Bi hamarkada hauetan 19 milioi bisitari inguru pasa dira Barakaldoko erakustazokatik

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Bilbao Exhibition Centrek (BEC) bere 20. urteurrena ospatzen ari da apirilean. Bi hamarkadatan, 3.200 ekitaldi eta 19 milioi bisitari inguru izan ditu, eta 1.806 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du. Hain juxtu, 2023an irabazi zuen diru gehien, 156 milioi euro. 

Kaleratutako oharrean, BECek 20 urte horiek "ekitaldi-industriaren nazioarteko erreferente" izateko balio izan duela nabarmendu du; izan ere, "bere mugetatik haratago inpaktua utzi duten milaka ekitaldiren egoitza eta lekuko izan da, eta EAEko garapen sozioekonomikorako eta kanpo-proiekziorako lehen mailako gune gisa duen posizioa berresten dute".

Zehazki, urte guzti hauetan Barakaldoko eraikina ekimen garrantzitsu askoren aterpe izan da; denera, 3.172 ekitaldi egin dituzte bertan, besteak beste, azokak, konbentzioak, biltzarrak, enpresen bilerak, batzarrak, erakusketak, oposizio publikoko azterketak, kontzertuak, musika eta kirol-ikuskizunak edo zinema-produkzioak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK