Ibilgailu berrien salmentak %23 jaitsi dira martxoan EAEn

Salmenta jaitsiera handiena Gipuzkoan izan da, iazko martxoan baino %24,8 ibilgailu gutxiago saldu baitira, guztira 2.044

Martxoan saldutako 6.342 ibilgailuetatik 5.230 autoak izan dira eta 1.112 furgonetak | Argazkia: iStock Martxoan saldutako 6.342 ibilgailuetatik 5.230 autoak izan dira eta 1.112 furgonetak | Argazkia: iStock

Ibilgailiu berrien salmentak %23 egin du behera martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Guztira 6.342 ibilgailu saldu dira, eta urteko lehen hiruhilekoan jaitsiera %1,6koa izan da, Ancoveren datuen arabera. Saldutako ibilgailu guztietatik, 5.230 autoak izan dira (%23,2ko jaitsiera), eta 1.112 furgonetak (%20,3ko jaitsiera).

Lurraldeka, salmenta jaitsiera handiena Gipuzkoan izan da, iazko martxoan baino %24,8 ibilgailu gutxiago saldu baitira, guztira 2.044. Araban beherakada %23,5ekoa izan da (992), eta Bizkaiak izan du salmentetan jaitsiera txikiena, %21,1ekoa (3.306). 

Urteko lehen hiruhileko datuak

Urteko lehen hiru hilabeteetan, lehen esan bezala, jaitsiera %1,6 izan da. Denera, 20.688 ibilgailu saldu dira, horietatik 17.150 autoak (%2,3 gutxiago) eta 3.538 furgoneta (%2 gehiago).

Bizkaian urteko lehen hiruhilekoan salmentek ez dute aldaketarik jasan, eta 10.795 ibilgailu saldu dira; Gipuzkoan, aldiz, % 4,2 jaitsi dira, (6.715 ibilgailu) eta Araban % 1,2, (3.178).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK