Inflazioa %3,2ra igo da, argindarraren eta erregaien garestitzearen ondorioz

Azpiko inflazioak, aldiz, ez du aparteko aldaketarik izan %3,4tik %3,3ra igaro baita

Inflazioa %3,2ra igo da, elektrizitatearen eta erregaien garestitzearen ondorioz | Argazkia: iStock Inflazioa %3,2ra igo da, elektrizitatearen eta erregaien garestitzearen ondorioz | Argazkia: iStock

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa %3,2ra igo da martxoan, otsailetik %0,4 hazita, INE Espainiako Estatistika Erakundeak zabaldu berri dituen behin behineko datuen arabera. Hala, iazko epe berarekin alderatuta, lau hamarren hazi da. 

Erregaien garestitzea eta argindarraren BEZaren igoerek eragin handia izan dute hazkundean. Estatuko ekonomia ministerioaren arabera, inflazioaren gorakada argiaren BEZak %10etik % 21era jasan duen igoerari egozten zaio. Erregaien garestitzeari dagokionez, dagoeneko bi hilabete baino gehiago daramatza igotzen. Hala eta guztiz ere, Europako Batzordearen petrolio buletinaren arabera, Espainiako erregaiaren prezioak euroguneko batez bestekoaren azpitik jarraitzen du.

Azpimarratzekoa da hirugarren hilabetea dela jarraian KPIak gora egiten duena (hilabete arteko tasari erreparatuta), eta iazko otsailetik izan duen hazkunderik handiena da. 

Azpiko inflazioak (elikagaiak eta energia produktuak kenduta kalkulatzen dena), apaltze bidean jarraitzen du, %3,4tik %3,3ra igaro baita. Alderaketa egiteko, gogoratu behar da duela urtebete azpiko inflazioa %7,5ekoa zela, gaur egun baino 4,2 puntu gehiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK