KPIa %,3,2an kokatu da Nafarroan eta %3,5ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irailetik urrira %0,2 igo da EAEn eta %0,3 Nafarroan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

INEren arabera, urrian %3,5ean kokatu da urte arteko KPIa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %3,2an Nafarroan. Honela, hamarren bat egin du behera EAEn aurreko hilabetearekin alderatuta, eta bi hamarren apaldu da Nafarroan.

Elikagaien eta erregaien prezioaren beherakadak eragin du jaitsiera. Dena den, hilabete arteko alderaketari dagokionez, hau da, irailetik urrira, %0,2 egin du gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %0,3 Nafarroan.

Hartara, 2023ko urtarriletik urrira bitartean, %3,6ko inflazioa izan da EAEn eta %3,2 Nafarroan.

Espainiako Estatuan urte arteko inflazio tasa %3,5ean kokatu da, iraileko ehuneko berean hain zuzen. Azpiko inflazioak, aldiz, sei hamarren egin du behera eta %5,2an kokatu da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK