KPIa %3,3ra igo da apirilean EAEn, gasaren eta elikagaien garestitzeagatik

Azpiko inflazioa %0,4 jaitsi da apirilean, eta %2,9an kokatu da, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta

Argazkia: Jaizki Fontaneda/Foku Argazkia: Jaizki Fontaneda/Foku

Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa %3,3an kokatu da Euskal Autonomia Erkidegoan apirilean, 2023ko apirileko datuekin alderatuta. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) astelehen honetan aurreratutako datuen arabera, KPIak hamarren bat egin du gora, martxoko urte arteko tasa % 3,2koa baitzen. 

Gasaren eta elikagaien garestitzeak eragin du, gehien bat, urte arteko tasaren igoera. Bestalde, aisialdiaren eta kultur arloko prezioak jaitsi egin dira, iazko hilabete berean izandako gorakadaren aldean.

Bigarren hilabetez jarraian (martxoa eta apirila) urte arteko tasak gora egin du, eta guztira otsailetik sei hamarren hazi da. Otsailean %2,7koa zen.

Azkenik, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, %0,4 jaitsi da apirilean, eta %2,9an kokatu da, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK